XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Bada, geroxeago esango dizuet nere ajendan apuntatzen dudana, zergatio lotsa haundia ematen bait dit nik idatzitako gauza sekretuak kontatzen hasteak.

Ene kezka latzena bestelakoa da: zer jartzen ote du ANUXKAK bere egunkarian? Nitaz ote dago maitemindurik ni berataz nagoen moduan?

Geuk, kuadrilako lagun guztiek daukagu gure ajenda sekretua, horregatik ezin zaio besteari erakutsi norberak bertan idatzitakoa.

Halere noizpait Gomax eta biok lagun lagun eginda gabiltzanean elkarri erakutsi izan diogu bakoitzak apuntaturikoa.

Esate baterako, nik badakit Gomax-ek mania bat daukala.

Hauxe da: Egunkarian idatzi egiten ditu Vetierro-n ikusten dituen gauza doble edo bikoitz guztiak: gurdia daramaten idiak, anai bixki guztiak, guardia civilak, monjak etabar...